Josu Erkoreka EAJk Diputatuen Kongresurako aurkezten duen zerrenda buruak gaur Zamudion dagoen Bizkaiko Parque Teknologikoan, zientzia eta ikerketari buruzko ekitaldian adierazi duenez, "ekitaldi honekin ikerketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu baita gure taldeak Madrilen egin duen lana ere". "Guk Zientzia eta Teknologiaren transferentzia ekartzea ahalbidetu dugu, izan ere, guk ikerketaren alde lan egin baitugu beti". Erkorekaren aburuz, "gu ez gara igarleak, eta ezin dugu gaur asmatu edo bermatu zer nolako emaitzak ekarriko ote dituen datorren astelehenean Donostian ospatuko den Nazioarteko Konferentziak. Eta, uste dut inork ezin duela emaitza hori bermatu. Baina, arriskua hartzeko unea da. Inoiz, bakea atzamar puntekin ukitzeko momentua izan bada, oraingoa da une hori. Eta Lopez lehendakariak, euskal hiritar guztion lehendakari den horrek, Euskadin egon beharko luke". "Hitzak oso ondo egon daitezke, baina hitzez gain, Euskadik konpromisoa behar du, bere Lehendakariak gauza zehatzetan hartutako konpromisoa. Paperean idatzitako diskurtsoak dena eusten du. Baina keinuek eta ekimen zehatzek arrisku batzuk behar dituzte. Egun batzuetarako, ahaztu egingo dugu 40 egunen buruan hauteskundeak izango ditugula. Euskal gizartearen zati handi bat Donostian ordezkatua egongo da. Abertzaleak, konstituzionalistak, enpresariak, sindikatuak......egongo gara. Eta Lehendakariak ere egon beharko luke". Bukatzeko gaineratu du baita, "ez naiz sartuko gonbidatu ote duten ala ez. Momentuz
...